Pedro Costak egonaldia egingo du Elias Querejeta Zine Eskolan

Zinemagileak egoitzan programaren baitan, errealizadore portugaldarrak bere lan metodologia partekatuko du zine eskolako Sorkuntza adarreko ikasleekin, eskolako baliabideekin proiektu zinematografiko bat garatu bitartean. Ekainaren 8an, haren opera prima -O sangue (1989)- programatuko du Tabakalerak; hilaren 3an, aldiz, Huillet – Straub bikote sortzaileari omenaldia eskainiko dio. Bi saioak 19:00etan izango dira.