Bi dokumental eta solasaldi bat, Tabakaleran
O Regresso de Amílcar Cabral (1976) eta Reassemblage: From the Firelight to the Screen (1982) dokumentalak izango dira ikusgai gaur, 19:00etan, Tabakaleran. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak atonduriko ‘Eskolatik’ zikloaren parte den saioa da, eta Filipa César eta Pablo La Parrak gidatutako solasaldi batek jarraituko ditu proiekzioak.