Karra Elejalde eta ‘El hoyo’ saritu dituzte Kataluniako zinema sarietan

‘Els dies que vindran’ Carlos Marqués-Marceten filmak bildu zituen sari gehien iragan igandean Bartzelonan banatu zituzten Gaudi sarietan. Berri onik izan zen ere euskal zinemagintzarentzat: Karra Elejaldek aktore onenaren Gaudi saria jaso zuen, ‘Mientras dure la guerra’ (2019) filmean egindako lanagatik, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren ‘El hoyo’ (2019) filmak efektu bisual onenena.

By |2020-01-22T11:57:20+02:0022 urtarrila, 2020|

Aditzera eman dute 2020ko Goya sarietarako lehen hautagaien zerrenda

Goya sarien 34. edizioaren prestaketa-lanetan hasia da jada Espainiako Zinemaren Akademia, eta kategoria bakoitzeko hautagaien zerrenda zabala aurkeztu berri du, 146 film, orotara. Horien artean, gurean sortutako hogei proiektu inguru ageri dira uneotan, hala nola, euskaraz ekoitzitako eta Donostia Zinemalditik (iaz zein aurten) igarotako Agur Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna), Soinujolearen semea (Fernando Bernues) eta Margolaria (Oier Aranzabal).

By |2019-11-08T13:07:30+02:008 azaroa, 2019|
Go to Top