Intersexualitate eta lesbianismoaren aldeko diskurtsoak gailendu dira Zinegoak jaialdian

Bi astez luzez Bilbo hiria jarduerez blaitu ostean, igande gauean eman zituen aditzera Zinegoak jaialdiak aurtengo edizioaren irabazleen izenak. Wainuri Kahiuk zuzendutako Rafiki pelikula kenyarra, eta intersexualitatearen gaia azaleratzen duen Ni d’Éve ni d’Adam. Une histoire intersexe filmak izan dira garaile.