‘O Gemer’: Zarata beti inorena da

Zuzendaria: Xabier Erkizia Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria   -Zarata beti inorena da- “Zarata beti inorena da”, zioen Xabier Erkiziak pasa den ostegunean Madrilgo Cineteca aretoan, bere O gemer dokumentalaren estreinaldian. Ez ginen asko aurkeztu aretoan, eta nahiz eta esperientzia hark (nola izendatu, bestela?) ordu bete eskas iraun, ikuslegoaren erdiak bakarrik eutsi genion proiekzioaren bukaeraraino, Erkiziaren ondorengo testu eta solasaldiraino. Ez da harritzeko zerbait, ordea,

By |2022-02-23T11:33:22+02:0023 otsaila, 2022|

Xabier Erkiziaren ‘O gemer’ lana Cinetecan estreinatuko dute

Antzinako zaratari buruz Xabier Erkiziak zuzendari gisa osatutako lehen luze esperimentala, O gemer, otsailaren 17tik 20ra bitartean Madrilgo Cinetecan egongo da ikusgai. Zinemagile eta artista lesakarrari eskainiko dioten zikloaren baitan estreinatuko dute euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoa izango dena.

By |2022-02-15T12:42:27+02:0015 otsaila, 2022|

Hamazazpi dira 69. Donostia Zinemaldiko euskal ordezkariak

Hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen fasean dagoen lan batek eta proiektu batek osatuko dute 69. Donostia Zinemaldiko euskal ordezkaritza. Icíar Bollaínen Maixabel Sail Ofizialean aurkeztuko dute, eta Mikel Gurrearen Heltzear laburra Zabaltegi-Tabakalera sailean; Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan ikusgai izango dira, hurrenez hurren, Asier Altunaren Hondalea dokumentala eta Javier García de Vicuñaren Irabazi Arte telesailaren lehen atala, eta beste 11 fikziozko

By |2022-08-29T12:58:26+02:0026 abuztua, 2021|
Go to Top