Hollywood, hura bai Babilonia!
Nahigabetuta irten naiz zinema aretotik. Esperantza izpi bat baneukan Damien Chazelleren lanik berriena ikusi aurretik, nahiz eta filmari buruz irakurritako ia guztiak haren kontra egiten duen. Whiplash-ekin egin zen ezagun zinemagile estatubatuarra, eta La La Land-ek zeharo maitemindu gintuen. First Man-ekin ilargia bere egingo zuela uste izan zuen; espazio-ontziak aire hartu bai, baina lurreratzerik ez du izan. Erdibidean gelditu da, The Eddy telesaila bezala. Eta