Dozenatik gora euskal ekoizpen eskainiko dituzte Nantesen
Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 27. edizioa gaur bertan, martxoak 22, abiatuko dute. Sail lehiakorretan bederatzi euskal filmek hartuko dute parte, eta Eusko Jaurlaritzak sortutako La Fenêtre Basque zikloan beste lau lan izango dira ikusgai.