Estreinaldiak: Ekainak 21
Toy Story 4 Orain bi urte inguru, ezustean, Pixar ekoiztetxeak iritziz aldatu zuen, eta Toy Story sail arrakastatsuak trilogia izateari utziko ziola erabaki zuen. Hain zuzen, laukoaren lehen atala izan zen animazioaren erraldoiak ekoiztutako lehen film luzea, eta 24 urte beranduago argitaratuko dute laugarren kapitulua. Forky jostailu berria eta Bo Beepen berragerpena -haren hutsunea nabarmena izan zen hirugarren alean- dira Toy Story 4 filmeko nobedade nagusiak. Andy