Astean behin zinemara: -en ‘Nowhere in Africa’
Film alemaniarrak tantaka-tantaka heltzen dira gure aretoetara, produkzio europar, hegoamerikar eta asiar gehienak bezala, ze konpainia estatubatuar handiek mundu osoan ezartzen duen kontrol latzak, bidera ezin bihurtzen ditu beste produkzioak diru aldetik. Bidenabar esan dezagun, lortutako ez-ingelesezko zinemari dagokion 'Oscar 2003' sariak aukera ona eman digula azkenaldiko zinemagintza alemaniarraren alorreko film bat ikusteko. Zenbait zinemagile alemaniar agortuta ikusten ditugu beren lanetan. Esate baterako, Win Wenders, Werner Herzog, Wolker Schlöndorff, Reiner M. Fasbinder, Margarette