Estreinaldiak: Uztailak 22

Sunset Song Terence Davies zinegile ingeles ezagunaren lan berriak XX. mende hasierako eskoziara eramango gaitu, eta nekazari familia baten egunerokoa azalduko digu Chris alabaren begietatik. Askatasun ametsak, nekazari eskoziarren egoera, emakumearen figura eta beste hainbat gai landu ditu Daviesek margolanak diruditen konposizio ederren bidez. Filma Lewis Grassic Gibbonen eleberri homonimoan oinarrituta dago, eta Daviesek hemezortzi urte behar izan ditu proiektua aurrera ateratzeko. Iazko Donostia Zinemaldian