‘Noiz utziko dio euria egiteari’ film esperimentala, Lekeition eta Hego Korean ikusgai
Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerako sail ofizialean hautatu dute Piszifaktoria Ideien Laborategiak sortutako Noiz utziko dio euria egiteari filma, eta urriaren 20an, ostegunarekin, hasiko den jaialdiaren barruan ikusi ahal izango da, beste hainbat euskal ekoizpenekin batera. Bizkaian ez ezik, Hego Koreako Now Here Film Festival nazioarteko jaialdian ere hautatu dute.