Erre du azken purua, Godardek

Zinemari buruzko esku-liburu eta erreportaje guztietan bada izen bat zaletu orok gogoratzen duena. Kasualitatea izan edo ez, zinemaren historiaren erdi-erdian piztu zuek hark sua: ordura arte egindako guztia zahartuta utzi zuen. Harrotasunez, zinemaren konbentzio logiko, narratibo eta linguistiko guztiak hautsi izan ditu ordutik, Hollywoodek inposatutako eredu klasikoaren prozedurak zalantzan jarriz. Jean-Luc Godard da gizon hori, dagoeneko, mito bat. Gaur bertan ezagutu dugu albistea. 91 urterekin

By |2023-11-16T11:09:04+02:0013 iraila, 2022|

‘Paris nous appartient’ filma gaur ikusgai, Zinema eta hiria zikloan

Jacques Rivette zinemagile frantziarrak zuzendutako Paris nous appartient (1961) filma emango dute gaur, apirilak 27, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Zinema eta Hiria zikloaren baitako emanaldia da, hilabete bakoitzeko azken asteazkenean gauzatzen ari direna.

By |2022-04-27T08:55:58+02:0027 apirila, 2022|

‘Les 400 coups’ filmak emango dio jarraipena Zinema eta Hiria zikloari

François Truffaut zinemagile frantziarrak zuzendutako Les 400 coups (1959) filma emango dute bihar, martxoak 30, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Zinema eta Hiria zikloaren baitako emanaldia da, hilabete bakoitzeko azken asteazkenean gauzatzen ari direna.

By |2022-03-29T09:15:07+02:0029 martxoa, 2022|

Frantziar olatu berriko hirugarren film labur sorta, Trueban ikusgai

Proserpa Film banatzailearen eskutik, Nouvelle Vague Frantziako olatu berriko partaideen lehenengo film laburrak egongo dira ikusgai ostegunero, Donostian. Gaur zikloaren hirugarren emanaldia egingo dute Trueba aretoan, 20:00etan, eta garaiko gizartearen erradiografia eskainiko dute erakutsiko dituzten lanek.

By |2022-03-17T10:47:15+02:0017 martxoa, 2022|

Eric Rohmer: itxurek ezkutatzen dutena filmatu zuen zinegilea

Mundua hor dago, norbaitek filmatzeko zain, eta mundu hori errespetatu egin behar da: ingurune naturala, espazioak, pertsonon aldarteak…  Hala usteko du, behintzat, Eric Rohmer (1920-2010) zinegile frantziarrak. Bere pelikuletan pertsonaia bat kale batetik bestera pasatzen denean, kale hori errealitate topografiko hiritarrean bestearen ondoan dagoelako gertatuko da. Kale aldaketa hori ez da gerora eraikia egongo. Berdin klimatologiarekin, istorioen kronologiarekin, argiarekin. Anekdota bat: Le Rayon vert (1985)

By |2023-01-11T17:31:31+02:0028 abendua, 2020|

‘Errealitate iragankorrak’ zinema-ikastaroa, egunotan Artiumen

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetako zinemari buruzko “Errealitate iragankorrak” ikastaroa ematen ari da Juan Arrosagaray irakaslea egunotan Gasteizko Artium museoan. Hilaren 14ra bitarte, testuinguru eta herrialde oso desberdinetan, industriaren aparatu ofizialaren aurka matxinatu ziren zinegileen lanak izango dira aztergai.

By |2018-11-08T13:30:14+02:008 azaroa, 2018|

Zinema idatziak: eztabaida kritiko-teorikoaren oinarriak (I)

Abenduan aurrera, beste urte bat bukatzear da. Eta garai honetan ohikoa izaten da hamabi hilabeteotan zinema aretoetan (azken bolada honetan, baita Netflixen ere) ikusgai izan ditugun filmak gogoratzen hastea. Zein izan da gehien gustatu zaiguna? Zerk utzi gaitu zur eta lur? Gisa horretako galderaz betetzen zaigu burua, baina beharbada ikusitako film asko ahaztuta izango ditugu jada… Lasai, aurten ere zinema-aldizkari espezializatuek urteko ekoizpen onenen zerrendak

By |2020-04-13T14:01:15+02:0012 abendua, 2017|
Go to Top