Zinema saioak egingo dituzte Chillida Lekun udako gauetan
Hernaniko Chillida Leku museoak filmen proiekzioak gehituko ditu bere udako programaziora. Uztailaren 16, 17, 18 eta 19an egingo dituzte saioak, A Contracorriente Films ekoiztetxearen bidez hitzartutako genero independenteko zenbait filmekin.