Helena Tabernaren ‘Nosotros’ filma otsailaren 21ean estreinatuko dute
Isaac Rosaren Final Feliz (Seix Barral) eleberriaren egokitzapena da, Maria Vázquez eta Pablo Molinero aktoreak protagonista dituena. Lamia Producciones euskal ekoiztetxearen proiektuak 70. Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartu zuen.