‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloaren 4. edizioa aurkeztu du Euskadiko Filmategiak

Euskadiko Filmategiko Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren laugarren edizioak 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran jaiotako zuzendarien hamaika film eskainiko ditu, urrian hasi eta abendura bitartean. Egileek beraiek hautatutako eta aurkeztutako dokumentalak eta fikzioak izango dira ikusgai Tabakaleran (Donostia) eta Artium Museoan (Gasteiz).