Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatuko du Nosferatu zikloak

2022ko zinema eskaintzaren berri eman du Tabakalerak. Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, pantaila publiko partekatuko erakundeek –Donostia Kultura, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalera– programatuko dituzten zikloak jakinarazi ditu. Urte berrirako zinema-bonua abenduaren 22tik aurrera egongo da salgai.

By |2021-12-30T13:13:42+02:0017 abendua, 2021|

Buñueli eskainitako Nosferatu zikloa Ángela Molinak agurtuko du

Ángela Molina aktore espainiarra Tabakalerara gerturatuko da abenduaren 21ean Luis Buñuel zinemagile espainiarrari eskainitako Nosferatu zikloari agur esatera. Calandako zuzendariaren Cet obscur objet du désir (1977) filmean parte hartu zuen Molinak, eta hain zuzen ere,  hori da zikloari bukaera emateko pantailaratuko duten lana. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak online eskuratu daitezke.

By |2021-12-15T17:40:04+02:0015 abendua, 2021|

Nosferatu Bildumako euskarazko 9. alea prestatu du Harkaitz Canok

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako aurtengo Nosferatu zikloa Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskaini diote, eta honi lotutako euskarazko argitalpena azaroaren 10ean aurkeztuko dute Tabakaleran. Harkaitz Canok idatzi du Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko liburua.

By |2021-11-08T14:14:21+02:008 azaroa, 2021|
Go to Top