Nosferatu Bildumako liburu berria aurkeztu dute, ‘El polar francés 1931-1982’
Argitara atera berri da Nosferatu Bildumaren ale berria, 19. zenbakia, El polar francés 1931-1982. Aurrekoak bezela, Donostia Kulturaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko lankidetzaren emaitza da, Antonio Jose Navarrok koordinaturikoa, eta hurbilketa bat da polar deituriko Frantziako zinema beltzera.