‘THE PAINTER AND THE THIEF’ – Krimenaren ordainik samurrena

Zuzendaria: Benjamin Ree Urtea: 2020 Herrialdea: Norvegia Gaizki hasten den orok ez du zertan gaizki amaitu. Are gehiago, gaizki hasten den hori 2020 filmik gogoangarrienetarikoa eta, zalantzarik gabe, 2021ean espero genezakeen estreinaldirik kitzikagarrienetarikoa izaten amaitu daiteke. The Painter and the Thief (2020) lapurreta batekin hasten da. Bi gizonek Osloko galeria batetik ostu egiten dituzte Barbora Kysilkova margolari txekiar errealistaren bi pintura. Poliziak lapurrak azkar identifikatzen