Bueltan da Zinebide, Bidebietako zinema-zikloa
Urtebeteko etenaldiaren ondotik, buelta da Donostiako Bidebieta auzoko Zinebide zinema-zikloa. Hilaren 22an eta 23an egingo dituzte emanaldiak eta, guztira, lau film proiektatuko dituzte.
Urtebeteko etenaldiaren ondotik, buelta da Donostiako Bidebieta auzoko Zinebide zinema-zikloa. Hilaren 22an eta 23an egingo dituzte emanaldiak eta, guztira, lau film proiektatuko dituzte.
Jurassic World: Fallen Kingdom Jurassic World abentura parkearen desagerpenaren ostean, aske ibili dira Nublar Uhartean zehar bertan bizi diren dinosauroak. Lurraldeko sumendi baten erupzioak lasaitasun hori mehatxatuko du zeharo, eta parkearen kudeatzaile izandako Claire Dearingek animaliak babesteko erantzunkizuna hartuko du bere gain. Zinema garaikidearen historian laugarren film ikusiena izan zen Jurasic World 2015ean, Jurassic Park saga entzutetsuaren berpiztea. Azken ale horren bigarren atala dugu hau,