‘Amama’ filma Norbegiako Tromsø zinema jaialdira bidean
Asier Altuna zinegilearen azken euskal ekoizpenak bere bidea egiten jarraitzen du. Hurrengo geralekua, Norbegiako Tromsø Internasjonale Filmfestival jaialdiaren 26 edizioan egingo du. 'Amama-When ta tree falls" izenarekin aurkeztuko da, eta hiru proiekzio eskainiko dira, urtarrilaren 20an, 21an eta 23an. Tromsø Internasjonale Filmfestival jaialdiak, TIFF 2016, Norbegiako eta nazioarteko zinemaren erakusleiho izatea du helburu. Aurtengo edizioa urtarrilaren 18tik 26ra bitarte luzatuko da. https://www.youtube.com/watch?v=Ga5oWVmVXQs