Ezagutzera eman dituzte Huhezinemako MUko ikasleen eta Kutixi sailetan arituko diren lanak

Huhezinema Jaialdia hasteko bi aste eskas falta diren honetan, hautaketa prozesuaren inguruko xehetasun gehiago ezagutu ditugu.  Azken asteetan lanak jaso, aztertu eta erakustaldian Mondragon Unibertsitateko Ikasleen Sailean eta Kutixi Sailean parte hartuko duten finalistak hautatu ditu aukeraketa batzordeak. Martxoaren 21ean, Aretxabaletako arkupen, 10:00etan, egingo dute sail hauen emanaldia. MUko Ikasleen Sailari dagokionez, unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak balioan jarri eta saritzea du helburu. Ikasleak