Bertako eta andrazkoek zuzendutako lanak nagusi Film Sozialak jaialdiaren palmaresean

Urriaren 15etik 22ra luzatu den Film Sozialak. Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioa euskal ekoizpenen oparoaldiaren lekuko izan da, eta horren erakusle, bertako ekoizpenek erdietsi dituzten sei garaikurrak. Besteak beste, Genero Berdintasunaren saria (Jone Guenetxea Arrinda eta Garlos Iglesias Serranorentzat, Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna lanagatik) eta Emakumeek zuzendutako film onenaren saria (Itxaso Díazentzat, La Historia de todas nosotras filmagatik) izan dira.

By |2020-10-26T11:40:53+02:0026 urria, 2020|
Go to Top