‘3 Minutos’ eta ‘Birjinianori bisita’ filmek egin dute bat Nontzefilmak lehiaketaren gailurrean

‘Sorgin gaua’ lanak irabazi du Nontzefilm lehiaketaren euskarazko lanen saila.   Fant jaialdiaren lehen asteburuko ekitaldi nagusietako bat izan da Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketaren sari banaketa eta lanen emanaldia. Bertan sari nagusia Javier Marco madrildarraren 3 minutos lanak irabazi du, Euskal Herriko Zinema saria Birjinianori bisita lanak irabazi du, euskarazko lan onenaren izendapena Sorgin gaua pelikula laburrak eskuratu du. Animazioaren atalari dagokionez, Bartzelonako

By |2013-05-07T13:22:09+02:006 maiatza, 2013|

Nontzefilmak baditu bere hamar finalistak

http://vimeo.com/53145167 Nontzeberri kultura webguneak ezagutzera eman ditu Nontzefilmak lehiaketaren lan finalistak. Iragan ostiralean, apirilak 12an, amaitu zen film labur hautagaiak aurkezteko epea. Orain, hautaketa batzordeko kideek finalistak aukeratu dituzte, eta maiatzaren 4an iragarriko dira irabazleak FANT, Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren baitan.

By |2019-05-15T16:51:03+02:0015 apirila, 2013|

Azken aukera Nontzefilmak lehiaketan parte hartzeko

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=bUHBT106Ek8 Aurrera doa Nontzeberri kultura webgunearen Nontzefilmak ekimena. Lanak jasotzeko epea martxoaren 22an amaitzearen berri eman zuen Zinea.eu-k orain bi hilabete, baino ekimenak izandako arrakasta ikusita, hau apirilaren 12ra luzatzeko erabakia hartu zuten lehiaketaren antolatzaileek.  Gaur arte izango dute aukera, hortaz, parte hartu nahi dutenek  bere lan proposamenak bidaltzeko.

By |2019-05-16T15:02:41+02:0011 apirila, 2013|

Abian da Nontzefilmak, film laburren sareko lehiaketa

http://youtu.be/bUHBT106Ek8 Martxan da Nontzeberri kultura webgunearen Nontzefilmak ekimena, Zinema eta Animaziozko Film Laburren On-line Lehiaketa. Berau Bilboko Zinema Fantasikoaren Jaialdiaren laguntzari esker egiten dute. Dagoeneko ireki dute lehiaketarako lanak jasotzeko epea, eta martxoaren 22ko 13:00ak arte horrela mantenduko da.

By |2019-05-16T14:59:26+02:0014 otsaila, 2013|
Go to Top