Fermin Muguruzak sarean ikusgai jarri ditu bere dokumentalak
Fermin Muguruzak Nola? (2015) eta Beltza naiz (2018) dokumentalak eskuragarri jarri ditu bere Youtubeko kanalean. COVID-19 gaitzaren krisiak eragindako konfinamendu egoera eramangarriago egiteko asmoz erabaki du artista irundarrak bere sorkuntzaren lagin bat sarean partekatzea. Dokumentalez gain, ikus-entzunezko hainbat lan ere ari da igotzen, hala nola, elkarrizketak, diskoak.