Noka Mentoring 2023, Iparraldeko zinemagileentzat ere zabalik
Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko emakume zuzendari berrien film luzeen proiektuak tutorizatzeko eta laguntzeko Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Tabakalerak kudeatutako Noka Mentoring programak 2023ko deialdia zabaldu berri du, otsailaren 26ra arte eman daiteke izena.