Zinemarekin hezi, zinemarekin hazi

Kasualitatea izan edo ez, zineman ikusi dudan azken filmak eta irakurri berri dudan liburuak badute zerbait berezia. Elkarrengandik oso hurbil daude, nahiz eta bide ezberdinetatik sortutako lanak izan. Lehena, 2017ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Le lion est mort ce soir (Nobuhiro Suwa) pelikula da; bigarrena, aldiz, David Gilmour zinema kritikari kanadarraren Cineclub liburu autobiografikoa.

By |2018-07-02T11:09:29+02:002 uztaila, 2018|

Zinemaldiko kritika: ‘Le lion est mot ce soir’

Zuzendaria: Nobuhiro Suwa Urtea: 2017 Herrialdea: Frantzia Saila: Sail Ofiziala Liburuek atalak izaten dituzte: sarrera, lehenengo atala, bigarrena, epilogoa... Horrelakoxea izan daiteke bizitza, ataletan sailkatutakoa, luzeagoak, motzagoak, edo amaitzen ez diren atalez osaturiko biografiak. Jeanek (Jean-Pierre Lèaud) atalak istea erabaki du, iritsi da ordua, nekatuta dago, oihaneko erregea izan da urte luzez, animalia galanta, seguruenik, aktore ezaguna, han eta hemen maitale franko izandakoa. Baina denbora ate-joka dauka, eta azken antzezpena egiteko ordua iritsi zaio, aurre egin

By |2017-09-30T14:07:33+02:0030 iraila, 2017|

Nobuhiro Suwa: “Film bakoitza mirari bat da”

Nobuhiro Suwa zinema zuzendari japoniar laudatua Donostian izan da Le lion est mort ce soir bere lan berriena Sail Ofizialean aurkezten. Baina prentsa aretotik at, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren baitan, eskola magistrala eskaini du gaur Tabakalerako zinema aretoan. Filma eman dute lehenik, eta ostean, ikus-entzuleen galderei erantzun die ordubetez.

By |2019-05-17T15:40:23+02:0029 iraila, 2017|

Eskola magistralak eta hamalau film labur, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan

Aurrez iragarri bezala, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren XVI. edizioak egun bat gehiago izango du, eta irailaren 25etik 29ra egingo dute Tabakaleran, 65. Donostia Zinemaldiaren testuinguruan. Orotara hamalau film labur lehiatuko dira, eta ikasleek Raymond Depardon, Todd Haynes eta Nobuhiro Suwa zinegileen master classak jasoko dituzte, besteak beste.

By |2017-08-31T11:03:46+02:0025 abuztua, 2017|
Go to Top