Euskal ekoizpenak ikusgai, Lavapieseko Zinema Erakustaldian
Madrilgo auzo herrikoian erakutsiko dituzte Tipularen sehaska kanta (2021), Non dago Mikel (2020), Hijos de Dios (2020) eta No somos nada (2021) dokumentalak. Ekimenaren 19. edizioa ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko dute.