Estreinaldiak: Urtarrilak 23

Bihar estreinatuko da, besteak beste, 2014ko Europako Film Onena eskuratzeko izendatua izan zen ’71 thrillerra. Izenburutik ondorioztatu daitekeenez, filma 1971ko Belfasteko kaleetan kokaturik dago, eta matxinada baten ostean galduko den soldadu britainiar gaztea du protagonista. Gainera, iazko Berlingo Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu zuten Yann Demangeren lana. http://youtu.be/J-BaKfl1Ms4 2013ko Habanako Zinemaldian aktore onenaren garaikurra eskuratu zuen Diego Perettik La reconstrucción ekoizpen argentinarrean egindako lanagatik. Petrolio industrian