Gela bat norberarena

Gizonezkoen beharrak asetzeko sorturiko kultura menperatzaile honetan, zenbait emakume zinegilek gure behar eta eskubideak aldarrikatu dituzte. Badira, beraz, hori aldarrikatu duten zenbait sortzaile, baina badira beste asko egunerokotasun hori filmatu dutenak. Horietako bat dugu Chantal Akerman. Akermanen filmetako gai nagusiak gorputza, sexualitatea eta harremanak dira. Lan gehienak espazio itxietan filmatu ditu, emakumea giltzapeturik balego bezala. Horma biluziei zentzua eman nahian, oinordetzan jasotako zama kaltetuari eta