‘FANT 29’: Triangelu fantastikoaren hiru erpinak

FANT jaialdiko 29. edizioko Sail Ofizialean 17 proposamen izan dira lehian, ere askotako pelikulak tarteko, beti ere fantastikoaren zaku horretan dagoen aniztasun (azpi)generikoa baliatuta. Epaimahaiak L'année du requin Lodovic eta Zoran Boukhermanen produkzio frantziarrari sari gorena ematea ebatzi du. Erabaki harrigarria, akaso, badirelako hainbat elementu pelikula honetan zama bezala ikusi ahalko liratekeenak. Lehenik eta behin, izatasun fantastiko apala izango luke. Egia da komunitate batean marrazo