19. ZINEGOAK jaialdiko film labur onenak ikusgai, Markina-Xemeinen
Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 19. edizioan lehiatu diren lan onenak erakutsiko dituzte gaur, Markina-Xemeinen. Esperantza aretoan egingo dute saioa, 18:30ean, eta sarrera doan da.