Kritika: ‘The Dark Tower’
Zuzendaria: Nikolaj Arcel Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Umetan irudimen handia izaten dugu, batzuek besteek baino gehiago, baina hala izaten da. Edozein unetan, edozein elementurekin istorio edo abentura bat sor dezakegu. Horietako batzuek arratsalde-pasa baterako balio dezakete, eta beste batzuk garai bateko gure leitmotiva bilaka daitezke. Irudimen handia duten umeak, tamalez, gaizki-ulertuak izaten dira askotan, helduek zein adinkideek alboratzen dituztelako. Irudimena eta errealitatea, fikzioa eta egia nahastea erraza da