Beldurrezko zinema Iruñean, Horror Online Art Jaialdiaren eskutik
Aste honetan, urriaren 28ean, abiatuko dute Horror Online Art – Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren VIII. Jaialdia. Urriaren 31ra bitarte egingo diren hiru saioetan banatu dute egitaraua, eta, generoko autoreen literatura lanetan oinarritutako filmak izango dira protagonistak.