18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 3 eta 4 programen kronika

Ikus-entzunezko formen aukerei etekina ateraz egindako esperimentuek osatu dituzte 18. Punto de Vista jaialdiko sail ofizialeko hirugarren eta laugarren programak. Eskaintza iradokitzaileaz gozatu ahal izan dute saioetara gerturatu diren zinemazaleek: Night Walk (Sohn Koo-Yong), Sur le fil d’Ariane (Adina Ionescu-Muscel eta Clara Beaudoux), Procès-verbal (Matthew Wolkow), Radiance (Shuhei Hatano) eta The World is Family (Anand Patwardhan).