Laida Lertxundiren ‘Everything Near Me’ instalazioa, Artiumen

Sortzaile bilbotarrak zuzendutako 025 Sunset Red (2016) dokumentala eta Ren Ebel artista kaliforniarrarekin batera ondutako In a Nearby Field (2023) obra ikusgai izango dira Gasteizko Artium Museoko Z areteoan, ekainaren 24tik irailaren 24ra bitartean. Hilaren 25an, aldiz, Lertxundi hizketan ariko da Catalina Lozano museoko komisario buruarekin.