55 lan lehiatuko dira NIFF festibaleko laugarren edizioan

2022ko abuztuaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dute Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia. Hainbat ekoizpen euskal herritar erakutsiko dituzte, eta hain zuzen ere, sail ofizialean lehiatuko den Ainarak (Juan San Martin eta Ritxi Lizartza, 2021) dokumentalak eta Chicas prepago (Isa Sáez, 2022) film laburrak irekiko dute 2022ko edizioa.

By |2022-06-28T12:33:20+02:0028 ekaina, 2022|

2021eko NIFF jaialdiaren lehen aurrerapenak

NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak ez du denborarik galtzeko asmorik, eta 2021eko edizioa kontrolpean izateko, zabaldu dute JADA lanak bidaltzeko epea datorren otsailaren 28ra arte. Berritasun gisa, arrazakeria gehitu dute filmek landu beharreko gaien zerrendara. Era berean, 2021eko Ohorezko Meliton saria aditzera eman dute: Esther García ekoizlea.

By |2020-10-22T11:20:45+02:0022 urria, 2020|

‘Barê Giran’ lanak irabazi du NIFF jaialdiko Urrezko Melitón saria

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioaren palmaresa ezagutara eman dute dagoeneko. 2020ko irailaren 3tik 5era ospatu dute hitzordua, eta Yilmaz Özdil turkiarrak zuzendutako Barê Giran (The Heavy Burder) lanak jaso du Urrezko Melitón saria. Nata Moreno zinegilea izendatu dute zuzendari onena, eta Noelle Schonwaldi eman diote aktore onenaren errekonozimendua. 

By |2020-09-07T11:22:16+02:007 iraila, 2020|

Zinema soziala nagusi NIFF jaialdiaren bigarren ekitaldian

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioaren azken xehetasunak aurkeztu berri dituzte antolatzaileek. Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez, 2020ko irailaren 3tik 5era egingo dute, eta zinema soziala izango du aurtengo hitzorduak ardatz. Guztira, 1000 minutu baino gehiago programatu eta 27 herrialdetako 36 film proiektatuko dituzte. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, gainera, jaialdiak egitarau ia osoa eskainiko du

By |2020-08-27T11:09:25+02:0027 abuztua, 2020|
Go to Top