‘You Don’t Nomi’ dokumentala emango du Ozzinema zineklubak
Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordua izango dute gaur. Izan ere, Ozzinema zineklubak zinema aretoen aldeko aldarria egiteko asmoz, programazio berezia atondu du irailerako. You Don’t Nomi dokumentala emango dute 19:30ean, Niessen zineman.