Nick Cave: One More Time with Feeling
Nick Caveren azken filma bestelakoa da oso. Eta bestela estreinatu da nazioartean agerian utziz, teknologiari esker, edozein film estreina daitekeela aretoetan gaur egun. One More Time with Feeling hiru dimentsiotan (Bilbon, zoritxarrez, ez genuen halako plazerik izan) eta zuri-beltzean filmatua, dokumental sotil, dotore eta zuzenekoa da. Zartako bat bezain zuzenekoa. Izan ere, tragediatik sortu zen. Australiarrak Arthur semearen heriotza gertatu aurretik sortu zituen Skeleton Tree diskoaren kantak…