Kresala Zineklubak maiatzeko emanaldiak argitu ditu
Iristear da maiatza eta, horrekin, programazio berria iragarri dute Kresala Zineklubeko kideek. Sasoiari dagokion lez, Truebako pantaila kolore, pertsonaia… desberdinez beteko da asteartero, eta Robert Bresson, Panah Panahi, Lena Lanskih eta Leos Carax zuzendarien filmak izango dira ikusgai.