38 film errodatu dira 2023an, Nafarroan
17 film luze eta 21 film labur errodatu dira lurraldean. Euskaraz filmatutako proiektuei dagokienez, Negu Hurbilak (Negu Kolektiboa) fikziozko filma eta Irulegiko Eskua (Amaia Merino) dokumentala ageri dira.
17 film luze eta 21 film labur errodatu dira lurraldean. Euskaraz filmatutako proiektuei dagokienez, Negu Hurbilak (Negu Kolektiboa) fikziozko filma eta Irulegiko Eskua (Amaia Merino) dokumentala ageri dira.
Festibalaren zuzendari artistikoa izandakoaren lan berriena lehiaketaz kanpo erakutsiko dute; guztira, 15 herrialdetako 23 lan proiektatuko dituzte sail ofizialean. Mundu mailako 5 estreinaldi, nazioarte mailako 3, Europa mailako 1 eta Espainia mailako 12 hartuko ditu hitzorduak.
Martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo dute zinema dokumentala ardatz duen nazioarteko zinemaldiaren 2024ko edizioa, Iruñean, eta batez ere gazteei bideratutako zenbait jardueren berri eman dute arduradunek.
Martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean ospatuko dute 2023ko Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, eta dagoeneko, xehetasun guztiak argitu dituzte. 100 film inguru pantailaratuko dituzte, 65 saio baino gehiagotan; sarrerak salgai daude.
2023ko martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean ospatuko dute Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria, eta dagoeneko egun eta saio bakoitzerako sarrerak eskuragarri daude, zinemaldiaren webgunean.
Miriam Martín zinemagile eta programatzaileak atonduta, sei saio izango ditu programak. “Gure eguneroko bizitzarako funtsezkoak diren kontsumo-ondasunen ekoizpenaren historia” ezagutaraztea da helburua.
Vianako Printzea Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta NICDO taldeak 2022an Nafarroako ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko proposamenak aurkeztu dizkio sektoreari. Gobernuko Kultura Sailarekin koordinatutako laguntza-neurrien bide-orria zehaztu berri dute Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterra bidelagun izan dutela.
Nafarroako NICDO erakundeak espazio itxian dagoen autozinema jarri du martxan Golem zinema-katearekin elkarlanean. Iruñeko Navarra Arena pabiloian gaurtik ekaina bukaerara bitartean programatuko dituzten filmak irrati bidez sinkronizatu daitezke.