Chantal Akerman zinegile belgikarra Donostian izango da hil amaieran
Arrakalatuta lantaldeak Kaxildarekin elkarlanean antolatuko du Ni, Zu, Chantal mintegia, martxoan egitekoa zen baina agenda arazoak tarteko hil honen amaierara atzeratu duten zikloa. Bertan izango da Chantal Akerman zinegile, ekoizle eta gidoigile belgikar bikaina, eta bi saio eskainiko ditu Kaxildan bertan (Donostia) ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean. Bertara joateko izena ematea derrigorrezkoa da.