Estreinaldiak: Irailak 27

Agur Etxebeste! Osasun arazoak tarteko, Patrizio Etxebeste alkateak udala utzi behar du. Hala ere, udaleko agintaritza ez galtzeko, bere emazte Maria Luisa herriko alkate izendatuko du, herriko lehenengo emakumezkoa kargu horretan, hain zuzen. Maria Luisak lana serio hartuko du eta udalaren funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana hankaz gora jarriz. Hamalau urte igaro dira Aupa Etxebeste!-k euskara zinema-areto komertzialetan arrakastaz entzunarazi zuenetik. Euskarazko zinemaren