37. Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Otsailaren 22an hasi eta 27ra bitarte, astelehenetik larunbatera, euskal zinemari eskainitako astea ospatuko dute Gasteizen Vital Fundazioaren eskutik. Bost film luze eta beste bost labur, azken horiek arabar zinemagileek zuzendutakoak, eskainiko dituzte 18:30ean hasita. Saio bakoitzerako sarrera bi euroan eskuratu ahal izango da, eta emanaldi guztietarako txartela, bederatzi euroan.