‘Ni naiz Lete’, abenduaren 3an Donostian

Xabier Lete poeta eta kantari handia hil zela hamar urte beteko dira aurten, eta artista oiartzuarra omentzeko, Ni naiz Lete dokumentala eskainiko dute abenduaren 3an, osteguna, Euskararen Nazioarteko Eguna, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Gonbidapenak aurrez eskatu behar dira, osasun-neurriak tarteko.