Gaizka Aranguren: “Partekatzen ditugun erreferenteek osatzen dute imajinario kolektiboa”
Gaizka Arangurenek (Iruñea, 1973) 2009an sortu zuen Labrit ekoizpen etxea, aurretik, kazetari lanetan EiTBn, Pamplona TVn eta Berrian, besteak beste, aritu ondoren. Ondare inmaterialaren bilketa, kudeaketa, azterketa eta transmisioaz arduratzen dira bertan, eta dokumentalgintzan sakondu dute azken urteetan.