‘Sobre todo de noche’ filma, 53. New Films/New Directors-en
Victor Iriarte zinemagile bilbotarraren opera prima sortzaile berriei eskainitako New York (AEB) hiriko zinema jaialdian lehiatuko da apirilaren 3tik 14ra bitartean.
Victor Iriarte zinemagile bilbotarraren opera prima sortzaile berriei eskainitako New York (AEB) hiriko zinema jaialdian lehiatuko da apirilaren 3tik 14ra bitartean.
New York hiriko klub ezagunenetako bat ezagutzeko aukera egongo da gaur bertan. Aldiz, 80ko hamarkadako musika-talde gasteiztarren ikus-entzunezko proiektuak pantailaratuko dituzte. Elkarteko kideek aurreratu dutenez, 2024ko eskaintza ontzen hasi dira ere.
Euskal emakume zinemagileen lana aztertu eta zabaltzeko helburuz, Etxepare Euskal Institutuak sustatutako bi ekitaldik bat egingo dute New York hiriko eskaintza kulturalaren baitan. Batetik, CUNY Graduate Center-ek sustatzen duen Bernardo Atxaga Katedraren mintegi programazioa eta, bestetik, NYC Basque Film Festival jaialdiaren edizio berria.
Iciar Bollaín zuzendariaren hamaikagarren film luzea, MAIXABEL (2021), New York-eko Lincoln Centerren proiektatu zuten atzo, NBEk antolatutako Terrorismoaren Biktimen Kongresu Globalaren lehen edizioan. Maixabel Lasak berak hartu zuen parte hitzorduan.
Deserri filmaren errodaje lanak abiatu berri ditu Imanol Gurrutxagak, eta New York hiria izango du lehen bloke honetako eszenatokia. VI. Benito Ansola sariaren irabazle izendatu zuten proiektua maiatzean.
Arantza Ibarra zinemagile ondarrutarraren Ekai (2020) film labur dokumentala hautatu dute New Yorkeko Rainbow Cinema Awards jaialdiko finalaurrekoan. 2018an bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi gazte transexual ondarrutarraren historia du oinarri lanak.
Tribeca Enterprises eta YouTubek elkarrekin iragarri dute We Are One: A Global Film Festival ekimena, aurrekaririk ez duen eta esklusiboki YouTube bitartez jarraitu ahal izango den 10 eguneko zinema-jaialdi digitala. 20 zinema-jaialdiren programazioa eskainiko du, tartean Canneseko zinema-jaialdia, Berlingo nazioarteko zinema-jaialdia, Veneziako zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia.
Iban del Campo zinegile arrasatearrak Silvia Rey sortzaile murtziarrarekin elkarlanean egindako Interior Taxi Noche (2020) fikziozko film laburra Huescako Nazioarteko Zinema Jaialdian lehiatzeko aukeratu dute. Zinema iberoamerikarrari eskainitako sailean egongo da ikusgai beste 31 lanekin batera. Jaialdiak bere horretan mantendu ditu aurreikusitako datak.
Euskal ekoizpen garaikidearen lagin bat izango da ikusgai, azaroaren 11tik 14ra bitartean, New Yorken ospatuko den Basque Film Festival zinema jaialdian. Euskal zinema itsasoz bestaldera zabaltzeko baliatuko dute aukera, eta hainbat euskal erakunderen bultzada jasoko du.
Lander Camarero bilbotarrak idatzitako eta zuzendutako The Coffee Advirsors fikziozko telesailaren lehen hiru kapituluak aurkeztuko ditu Pressure Filmak ekoiztetxeak New York hirian. Ekitaldia Manhattango Anthology Film Archives zentroan izango da, irailaren 29an. Sarrera librea izango du bertaratu nahi duen orok, eta emanaldiaren ostean debate txiki bat antolatuko dute.