‘Nora’, ‘Ander’ eta ‘Handia’, New York City Basque Film Festival jaialdian

2020an geldiune behartua egin eta gero, bueltan da New York City Basque Film Festival jaialdia. Azaroaren 16tik 18ra egingo dute, Manhattan uharteko Village East Cinema historikoan, eta hiru euskal film izango dira ikusgai: Ander, Nora eta Handia.