Carlos Vermut eta Natalia Marínen film laburrak, Tabakaleran
Larunbatean, otsailaren 15ean, Carlos Vermut eta Natalia Marínen film laburrak aurkeztuko dituzte Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, ‘Hilabete laburrena’ zikloaren baitan. Saioa 19:00etan hasiko da, guztira bost obra egongo dira ikusgai, eta Marín bera izango da gidaria.