Azaroaren 15ean estreinatuko da ‘Azken Erromantikoak’, David Perez Sañudoren azken lana
Txani Rodriguezek idatzitako izen bereko eleberriaren gainean David Perez Sañudo arabarrak sorturiko egokitzapena datorren azaroaren 15ean estreinatuko da Euskal Herriko zinema-areto nagusietan. Hori baino lehen, 72. Donostia Zinemaldiaren New Directors sailean lehiatuko da.