Urtarrileko zinema eskaintza argitu du Kresala Zineklubak
Gogotsu hasiko dute Kresala Zineklubeko kideek dagoeneko iristear den urte berria. Izan ere, mende erdia beteko du 2022an elkarteak, eta gainera, Hiritar Merezimenduaren Domina jaso berri du. Zinema eskaintza berezia proposatuz ospatuko dute: Robert Bressoni eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du, eta Bagera Elkartearekin antolatutako saioak emango dio amaiera urtarrileko egitarauari.